Euskal Bizikleta

Peio Arreitunandiak irabazi du Oroko Santutegian, eta Jimenezek eroso eutsi dio lidergoari

Peio Arreitunandiak irabazi du Euskal Bizikletako hirugarren etapa (Tolosa-Oroko Santutegia), bakarrik helmugaratuta. Mutrikuarrak Altube gainean egin du hanka eta aurretik ziren Tonkov, Jeker, Delafuente, Navarro eta Aitor Gonzalezekin bat egin.

2005eko ekainaren 3a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00
20 segundoko aldearekin zen ordurako Jure Golcer esloveniarra, baina Oroko aldapa gaiztoan, atzetik etorri eta Navarro aurrena, Jeker ondoren eta Golcer azkena, gainditu zituen. Arreitunandiak ondo ezagutzen du Oroko Santutegiko aldapa eta hori erabakigarria izan zen bere garaipenean, une justuan ekin baitzion gogorren, aise irabazteko. Eladio Jimenez espainiarrak eroso eutsi dio lidergoari eta Aketza Peñak gertuago dauka podiuma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.