Gaur aterako da kalera Peio Irigoien beskoiztar gaztea. 2010eko martxoaz geroztik zegoen preso, hastapen batean Nanterre (Frantzia) hirian eta ondotik Uzerchen (Frantzia). Ongi etorria eginen diote gaur 19:30ean Beskoitzeko plazan.
2010ko martxoaren 30ean atxilotu zuen Frantziako poliziak, beste zazpi gazterekin batera. Sei askatu eta Irigoien eta Mattin Olzomendi sartu zituzten preso, etxe agentzien kontrako erasoetan parte hartzea leporaturik. Iazko agorrilean epaitu zituzten bi gazteak eta Irigoienek lau urteko zigorra jaso zuen, bata sursiarekin. Zigorrak «gogortzat» jo zituen Goxa Biju bi presoen aldeko sostengu batzordeak. Askatasunak ere «fermuki» salatu zituen zigor epaiak. «Frantses estatuak, Euskal Herrian abian den prozesu demokratikoari muzin eginez, errepresioaren bidea hautatu du. Bide horrek etsipena eta sufrimendua besterik ez dituelarik ekartzen».Olzomendik bost urteko presondegiratzea jaso zuen. Honek preso segitzen du Uzerchen, iazko irailetik geroz presondegi berean ziren bi lagunak.
Sostengu gaualdi, bazkari zein manifestazio, Goxa Biju sostengu komitea ekimen ezberdinak antolatzen ari da Irigoien eta Olzomendiri elkartasunez.
Peio Irigoien beskoiztarra kalera aterako da gaur; preso zegoen 2010etik
Herrira mugimenduak gaurko 19:30ean finkatua du hitzordua Beskoitzeko plazan, ongi etorria egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu