Pentsioak

Pentsiodunek "gizarte osoari" egin diote dei urriaren 1eko manifestazioetan parte hartzera

Adineko pertsonen nazioarteko egunean egingo dituzte manifestazioak Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Gipuzkoako hainbat herritan. Donostian, urriaren 6an mobilizatuko dira. "Pentsio duinak" eta mendekotasun egoerari aurre egiteko politika egokiagoak galdegingo dituzte.

Pentsiodunen manifestazioa, gaur, Bilboko udaletxearen parean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2018ko irailaren 24a
07:19
Entzun

Pentsiodunak kalera irten dira, beste astelehen batez, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta herri ugaritan. Gutxieneko pentsioa 1.080 euroan ezartzeko eta "zahartzaro duin bat" bizi ahal izateko politikak jorratzeko eskatu dizkiete arduradun politikoei. Besteak beste, pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko irizpidea arautzea eta lan nahiz pentsio erreformak baliogabetzea galdegin dute.

Manifestariek ohartarazi dute ez dutela "aitzakiarik" onartuko. Pentsioak igotzeko dirurik ez dagoela diotenen diskurtsoa gaitzetsi dute, "bankuak erreskatatzeko" eta "obra erraldoietan dirua xahutzeko" dirua badela argudiatuta.

Aldarri dituzten helburuak lortu arte mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu dute, eta "gizarte osoari" dei egin diote pentsio publikoen defentsan mobilizatzera eta urriaren 1eko mobilizaziora gehitzera. "Historikoa izango da", Andrea Uña Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteko bozeramailearen esanetan. Josele Pereira elkarte bereko beste bozeramaileetako batek ohartarazi du Toledoko ituna trabatzen duten alderdiei ez dietela botorik emango "sekula ere".

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.