Irudia.Madril

PEREZ, GOTZAINEN AGINTARITZAN

2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko apezpikua, Francisco Perez, Espainiako Gotzainen Biltzarreko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten atzo. Hurrengo urteetarako agintariak aukeratzeko bozketa egin zuten atzo gotzainek. Antonio Maria Rouco Varelak, Madrilgo Elizbarrutiko artzapezpikuak, segituko du presidente; Ricardo Blazquez Bizkaiko Elizbarrutiko gotzain ohia izango da presidenteordea. Varelak uko egin beharko dio karguari abuztuan, 75 urte beteko dituelako.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA