Alonso Espainiako Barne ministroak eman dituen azalpenen arabera, Lasarten atxilotu duten lagunak Madrilen atzemandako hirurekin osatzen zuen taldea, eta "Afganistanen trebatutako aljeriar batek" gidatzen zuen. Europako edozein lekutan eraso bat egiteko prest leudekeela erantsi du.
Vilanova i la Geltrun (Bartzelona, Katalunia), ostera, 16 lagun atxilotu dituzte, Barne ministroaren arabera, guztiak talde bereko kideak. Gainera, akusazio zehatza egin due haien kontra: 2003anIrakeko Nasirija hirian Italiako Armadaren egoitzaren aurka erasoa egin zuen ekintzaile suizida haiek bidali zutela adierazi du. Ekintzaileaz gain, 28 pertsona (19 militar italiar eta 9 irakiar) hil ziren atentatu hartan.
Finean, atxilotu guztien egiteko nagusietako bat Irakera bidaltzeko ekintzaileak bidaltzea zen. Era berean, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Aljeria, Maroko, Turkia, Siria eta Irakeko taldeekin harremana zutela esan du.
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egin dituzte atxiloketak.
Atxiloketa