Errepideak

Pertsona bat hil da Aian, Orioko gainean bi autok elkar jota

Sei hildako utzi ditu asteburuak, atzo arratsaldean Olaibarren izan zen istripuan beste pertsona bat hil ondoren. Larunbatean lau pertsona hil ziren, Galdakaon, Derion eta Arruatzun, eta atzo bi, Goizuetan eta Olaibarren.

2010eko azaroaren 29a
17:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizean Aian izan den auto istripu batean pertsona bat hil da, eta beste bat zauritu egin da. Orioko gainean gertatu da istripua, N-634 errepidean, eta bi autok elkar jo ondoren gertatu da. Ondorioz, bide moztu beharra izan dute, eta auto ilarak sortu dira.

Eguraldiak asko okertu du errepideen egoera azken egunetan. Izotzaren eraginez alarma horia dago piztuta. Asteburuan sei pertsona hil dira errepideetan, guztiak Bizkaian eta Nafarroan. Atzo goizean gazte bat hil zen Goizuetan (Nafarroa), eta iluntzean 75 urteko gizon bat hil zen Olaibarren (Nafarroa).

Asteburuko azken heriotza, Olaibarkoa, 17:30ean gertatu zen NA-121-A errepidean. Bidegurutze batean auto batek eta kamioi batek jo zuten, eta autoan zihoan 75 urtek iruindarra hil zen. Goizean, berriz, 07:00etan Goizuetan 33 urteko igantziar bat hil zen bera zihoan autoak eta beste batek elkar jo ondoren.

Larunbatean lau pertsona hil ziren, Galdakao (Bizkaia), Derio (Bizkaia) eta Arruatzun (Nafarroa). Horietatik hiru gazteak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.