Gizon bat hil da AP-15 autobidean, Castejonen

Gaurkoarekin 45 dira Nafarroan aurten trafiko istripuz hildakoak.

2025eko abenduaren 8a
11:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trafiko istripu larria izan da gaur goizean Castejonen (Nafarroa), AP-15 autobidean. 09:40an, auto bat beste bat aurreratzen hasi da, baina gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du, errepidetik atera da, eta autoa irauli egin da. Bi pertsona zihoazen ibilgailuan, eta larrialdi zerbitzuek barruan harrapatuta aurkitu dituzte. Haietako bat hil egin da: 28 urteko gizonezko bat, Tuterakoa (Nafarroa); bestea, berriz, zaurituta eraman dute erietxera. Suhiltzaileak eta Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari dira.

Gaurkoarekin 45 dira Nafarroan aurten trafiko istripuz hildakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.