Pertsona bat hil da Beran, lau ibilgailuk talka egin dutela eta

N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra. Istripuan bi pertsona zauritu dira.

Auto istripu baten artxiboko irudia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Auto istripu baten artxiboko irudia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
14789412 kepa
Bera
2025eko azaroaren 20a
19:44
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arratsaldean, 75 urteko emakume bat hil eta beste bi pertsona zauritu dira N-121-A errepideko 68.3 kilometroan, Beran (Nafarroa), lau ibilgailuk talka egin dutela eta. SOS Nafarroa 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 16:14an izan du istripuaren berri. SOS Deiak zerbitzuarekin jarri da harremanetan, inguruko suhiltzaileak, oinarrizko bizi euskarriko anbulantziak eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu zitezen. Hala ere, larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin 75 urteko emakumea suspertzeko.

SOS Deiek mobilizatutako larrialdi zerbitzuek Irungo eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte bi zaurituak. Bitartean, Guardia Zibila zirkulazioa antolatzen aritu da. Istripua zergatik gertatu den ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.