Errepideak

Pertsona bat hil da Donemiliagan, furgoneta bat bidetik atera ondoren

2007ko urriaren 15a
18:35
Entzun 00:00:00 00:00:00
Errepide istripu larria gertatu da gaur goizean N-1 errepidean, Donemiliaga (Araba) parean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko furgoneta bat bidetik atera da, eta barruan zihoazen bost lagunetatik bat hil egin da eta beste lauak zauritu.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, hasieran bizirik eraman dituzte bost bizilagun horiek Gasteizko Santiago eta Txagorritxu ospitaleetara, baina, azkenean, larrien zegoena hil egin da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA