Gizon bat hil da Erriberagoitian, errepide istripuan

AP-68an gertatu da ezbeharra. Errepidea zabalik dago dagoeneko.

2025eko urtarrilaren 4a
08:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Trafiko istripua gertatu da bart Erriberagoitian (Araba), AP-68 errepideko 53. kilometroan, eta, horren ondorioz, gizonezko bat hil da.

Ertzaintzak zabaldu duenez, 21:50ean jazo da ezbeharra: auto bat errepidetik atera da, eta bi noranzkoak bereizten dituen erdibitzailea jo du.

Anbulantzia bat heldu da bertara, baina gizonezkoa hilda zegoela baieztatu dute.

Errepidea etenda izan dute bi noranzkoetan, baina zabaldu egin dute gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.