Pertsona bat hil da eta beste bat zauritu Aian izandako istripuan

Azken hiru egunetan zazpi pertsona zendu dira Euskal Herrian izandako sei ezbeharretan

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Pertsona bat hil zen atzo goizean N-634 errepidean, Aian (Gipuzkoa), jazotako errepide istripu batean. Bi autok (Ford Mondeo bat eta Citroen C4 bat) aurrez aurre jo ondoren, oso larri zauritu zen 42 urteko gizonezkoa, eta, osasun zerbitzuak bizirik edukitzen saiatu ziren arren, berehala hil zen. Beste autoan bidaiari bakar bat zihoan, 26 urteko gazte bat, eta zaurituta eraman zuten Donostiako Ospitalera.

Igandean beste bi pertsona hil ziren beste horrenbeste ezbeharretan. 75 urteko gizonezko bat Iruñeko Ospitalean hil zen, bere autoak kamioi bat jo eta larri zaurituta hara eraman ondoren. Ezbeharra Olaibarren gertatu zen, Iruñea-Pausu errepidean (N-121). Kamioiaren gidariak ez zuen zauririk izan.

Beste istripu bat Goizuetan gertatu zen, NA-4150 errepidean, eta bertan Igantziko 33 urteko gazte bat hil zen. Beste auto bat jo zuen, eta osasun zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin.

Asteburu eta aste hasiera zorigaiztokoa izan da errepideetan. Larunbatean, berriz, lau pertsona hil ziren errepidean: bi Galdakaon, beste bat Derion, eta beste bat Arruazun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.