Adifek aditzera eman duenez, 14:30ak inguruan pertsona bat «baimendu gabeko» bide batetik sartu da. Trenbideak igarotzen saiatzen ari zela harrapatu du trenak. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu du hildako bat emakumea dela.
Ezberharra gertatu ostean ordu eta erdiz izan da geldirik trenen zerbitzua. Hala ere, atzerapenek hurrengo orduetan jarraitu dute. Hilotza autopsia egiteko eramango dute forentse zerbitzura.