Ez beharra
Pertsona bat hil da Miarritzen, sute batean
Miarritzeko (Lapurdi) Arizpe kaleko etxe batean sua piztu da goizaldeko 3:30ak aldean, eta pertsona bat atera dute handik, hilda. Alboko etxebizitzakoak ohartu dira etxea sutan zela, eta suhiltzaileei deitu diete. Ez dakite sua nola piztu den, baina inguruko etxeetan kalte handiak izan dira.
Suhiltzaileek han jarraitzen dute, sua guztiz amatatzen. Inguruko kaleak itxita dituzte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu