Pertsona bat larri zauritu da Arrasaten, etxebizitza batek su hartuta

Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen zergatia argitzeko.

Suhiltzaile bat, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
Suhiltzaile bat, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU
2025eko uztailaren 4a
12:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Sute bat piztu zen atzo gauean Arrasateko (Gipuzkoa) San Josepe auzoko etxebizitza eraikin batean. Larrialdi zerbitzuek 23:30 inguruan jaso zuten abisua, soto batean sua piztu zela eta. Arrasateko Udaleko iturriek BERRIAri esan diotenez, pertsona bat larri zauritu da sutearen ondorioz, eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dute. Suhiltzaileek konorterik gabe aurkitu zuten, etxeko atarian. 

Larrialdi zerbitzuek San Josepe kaleko gainerako bizilagunak ere etxetik aterarazi dituzte, kea arnastu ez dezaten; ordu batzuk pasatuta, 03:00ak aldera, bizilagun gehienek etxera itzuli ahal izan dute. Ez denek, ordea. Suteak hondatutako ezkaratzeko bizilagunek etxetik kanpo pasatu behar izan dute gaua. Hotel batean egon dira, udalaren laguntzaz. 

Udal teknikariak bertara joan dira goizean. Eraikinaren egoera aztertzen aritu dira, ikusteko ea bizilagunak etxera itzuli ahalko diren edo ez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sutea zerk piztu duen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.