Ezbeharra

Pertsona bat zauritu da Bilbon, sute batean

Goizeko zortziak baino zertxobait lehenago sua piztu da Bilbon, Concha Jeneralaren kaleko 9. atarian. Sutean pertsona bat zauritu da, kea arnastuta.

2005eko urriaren 7a
10:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Eraikineko lehen pisuan baino ez da zabaldu sutea. Hala ere, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak han dira, eta, badaezpada eraikin osoa hustu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.