Herritar batek jakinarazi dio Ertzaintzari pertsona baten burezurra ikusi duela ibaian Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Zorrotzaurre inguruan ikusi du garezurra.
Bertara joan da Ertzaintzaren urpekari talde bat, eta ibaian topatu dituzte hezurrak. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dituzte, nor zen jakiteko.