"Bizitzen ari garen aldaketa politikoko bidegurutzea elkarrizketa eta hitzarmenerako garaia ere bada" irakurri du Joseba Azkarra Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuak."Baita aniztasun eta askatasunerako elkarbizitzaren suspertzekoa ere".
Horretarako "ezinbesteakoa da" Jaularitzaren iritzian, "ETAri desagertzeko eskatzea". Horrekin batera "adierazpenerako eta politika aukera eta partaidetzarako askatasunak bermatu" behar direla azpimarratu dute Jaurlaritzako kideek adierazpenean.
Espainiako Gobernuari kartzela politika aldatzeko ere eskatu diote: "Izaki guzitek dauzkate errespetatu beharrekoak diren eskubideak, askatasuna galdu dutenek barne.Derrigortuta gaude, argi eta garbi, Espainiako Gobernuaren espetxe politika salatzera, gizabidezkoak ez diren neurriak erabiltzen direlako".
Horretaz gain, tortura kasu guztika ikertu behar direla azpimarratu dute eta parte hartze handiagoa eskatu diote euskal gizarteari emakumezkoen kontrako indarkeriari aurre egiteko.
Giza eskubideen nazioarteko eguna