Pertsonako hamabi kilo hondakin gutxiago sortu ziren iaz Bizkaian

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 2010ean 2009an baino hamabi kilo hondakin gutxiago sortu ziren herritar bakoitzeko Bizkaian. Guztira, 13.282 tona zabor gutxiago jaso dira 2010ean; 2009 urtearekin alderatuz, %2,12 gutxiago. Aldundiak jakinarazitako datuek hiri hondakinei egiten diete erreferentzia soilik.

Hiri Hondakinen Behatokiak jaso ditu datuak. Horien arabera, Bizkaiko biztanle bakoitzak 532 kilo hondakin sortu zituen iragan urtean. Datua ez zen hain baxua 1990eko hamarkada amaieraz geroztik. Gainera, 1.500 tona hondakin berrerabili direla azaldu du aldundiak; altzariak eta ehungaiak, batez ere. 2010eko emaitzek Europako Batasuneko zuzentarauak ezarritako helburuak «sobera» betetzen dituztela nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak. 2016rako, hondakinak %35ean murriztu nahi ditu Europako Batasunak, eta zifra horretara ailegatzeko «bide onetik» doazela ziurtatu du aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.