(Frankfurt, Alemania, 1963)
Idazkari ikasketak egin zituen sorterrian, eta 1991n Madrilera joan zen, gaztelania ikastera. Juan Luis Agirre euskal herritarra ezagutu, eta Frantzian bizitzen jarri zen harekin; seme bat izan zuten. 1996an, familia atxilotu zuten, semeak 18 hilabete zituela. Etakidea izatea egotzi zioten Agirreri, eta ETAri laguntzea Elserri. Sei urte egin zituen kartzelan, eta gero urtebetez bizi izan zen Parisen. Berriz atxilotu, Espainiara estraditatu, eta kartzelan bi urte gehiago egin zituen Elserrek, eta han ikasi zuen euskaraz. Aske utzi zuten, eta geroztik Euskal Herrian bizi da. Hiru nobela itzuli ditu euskaratik alemanera —Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak eta Aingeru Epaltzaren Rock'n roll—, eta Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da egun. Euskara erabiltzen eta lanerako baliatzen erakusten die Euskal Herrian bizi diren eta lan egiten duten migratzaileei.
Petra Elser
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu