INGURUMENA

Petronorrek FCC planta gelditu du isuri geldo bategatik

Goizaldean gelditu dute planta, zuzietako batean sugarra nabarmen handitu ondoren.

Petronor findegiaren zuzietako bat. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 7a
11:48
Entzun 00:00:00 00:00:00

Petronorrek jakinarazi duenez, gaur goizaldean FCC plantako gas konpresorea geratu egin da "ustekabean". Ondorioz, zuzietako batean sugarra izugarri handitu da, eta zeolita mineralaren isuri bat gertatu da. Fintze prozesuetan erabiltzen den mineral bat da zeolita. Ikusita ezin zutela konpresorea martxan jarri, planta gelditzea erabaki du enpresak. Behin planta geldituta, zuziaren sugarra berehala txikitu da. Petronorrek gehitu du SOS Deiei arazoaren berri eman diela hasieratik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA