txirrindularitza

Petrov irabazle Giroan, Porte lider berria

2010eko maiatzaren 19a
18:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Evgeni Petrovek irabazi du gaur 93. Italiako Giroko 11. etapa -Lucera-L'Aquila, 262 kilometro-. eraso egin eta irabazi ere. Bigarren Dario Cataldo izan da, eta hirugarren Carlos Sastre. Bost kilometro lehenago buruan zihoan taldea hautsi, eta hainbat txirrindulari saiatu dira alde egiten. Azken aldapan Cataldo saiatu da, baina Petrovek aurrea hartu eta aise irabazi du.

Aleksandr Vinokurovek lidergoa galdu du, eta Richie Portek eskuratu. Vinokurov hamabi minutu eta 47 segundora heldu da. Asko sufritu du gaurko etapan. Sailkapen nagusian David Arroyo jarri da bigarren.

Bihar korrituko dute 12. etapa: Citta Sant'Angelo-Porto Recanati (206 kilometro). Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte.

Hilaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.