Picassenteko espetxean «liskarra», preso politiko eta sozialen artean

Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Durangoko Udalak euskal presoen senideei ematen dizkien laguntzak

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Etxerat-ek jakinarazi duenez, uztailaren 17an «liskarra» izan zen Picassenteko espetxean euskal preso politikoen eta preso sozialen artean. Etxerat-ek ez du esan nola sortu zen «liskarra», Manex Castro eta Sergio Polo euskal presoak izan zirela bertan, eta liskarra preso sozial batek hasi zuela azaldu du. Preso sozial hori aurrena eta ondoren bi euskal presoak bakartze ziegetara eraman zituztela azaldu du iturri horrek.

Eduardo Perez presoa ez zegoen han une horretan, eta bi euskal presoak non ziren galdetu zuenean ez zioten erantzun. Plantoa egitea erabaki zuen, eta ziegara igo zuten, Etxerat-en arabera, «bortizki», «lepotik helduta eta arrastaka». Perezek gose grebari ekitea erabaki zuen orduan. Espetxe horretan tentsio handia dutela nabarmendu du Etxerat-ek.

Bestalde, Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Durangoko Udalak euskal presoen senitartekoei ematen dizkien laguntzak. EAEko Auzitegiak ontzat eman zituen laguntzok, baina Estatuaren abokatuak helegitea jarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.