Txirrindularitza/Giroa

Piepolik irabazi du Giroko hamahirugarren etapa

Saunier Duval taldeko Leonardo Piepoli italiarrak irabazi du Giroko hamahirugarren etapa. Bigarren, berriz, Ivan Basso sailkapen nagusiko liderra izan da, eta oraindik gehiago indartu da lehen leku horretan.

2006ko maiatzaren 20a
17:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost ordu 21minutu eta 12 segundoko denbora behar izan du Piepolik Alessandria eta La Thuile arteko 218 kilometroak egiteko. Basso liderra 43 segundora sartu da, bigarren, eta minutu eta 19 segundora Qique Gutierrez eta Gilberto Simoni sartu dira.

Etapa amaitzeko 10 kilometro falta zirela jo du erasoa Bassok, etapako azken mendatea igotzen ari zirela. Piepoli liderrari iritsi zaio, eta, gainera, atzean utzi du azken metroetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.