Pintaketa homofoboak egin dituzte Gasteizko Abendaño ikastolan

Steilas sindikatuak salatu du pintura beltzez zikindu dituztela LGTBI banderaren koloreekin margotutako eskailerak.

Pintaketa homofoboak Abendaño ikastolan
Abendaño ikastolako ikasleek pintaketak salatu zituzten atzo. STEILAS
Ion Orzaiz.
2023ko abenduaren 19a
10:15
Entzun

LGTBI komunitatearen eskubideen aldeko ikur bat zikindu dute Gasteizko Abendaño ikastolan: ortzadarraren koloreekin margotutako eskaileren gainean gurutze beltz batzuk marraztu zituzten atzo. Steilas sindikatuak salatu du «ekintza homofoboa» izan dela, eta ez dela izan ikastolan halako pintaketak agertzen diren lehen aldia.

Erasoari erantzunez, Abendaño ikastolako ikasleek protesta egin zuten atzo, eta dibertsitatearen eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa berretsi zuten, pankarta baten bidez. Steilas sindikatuak, berriz, erasoa gaitzetsi du sare sozialen bidez, eta esan du pintaketa horiek ekintza «faxistak, transfoboak eta homofoboak» direla. Azpimarratu dute eskola publikoek «askatasun eta errespetuzko espazioak» izan behar dutela, eta errespetua zor zaiela hezkuntza komunitateko kide guztiei.

Hau ez da Gasteizen gisa honetako pintaketak egiten dituzten lehen aldia: iazko otsailean, Arantzabela ikastolan LGTBI banderaren koloreekin margotutako pareta bat zikindu zuten mezu homofobo eta transfoboekin. 2021eko ekainean, berriz, antzeko eraso bat salatu zuten Umandi ikastolan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.