Pintaketa neonaziak egin dituzte Durangoko Azokaren inguruan

Durangoko Azokaren antolakuntzak eman du gertakariaren berri, eta handik gutxira mezu guztiak estalita zeuden.

Durangoko azokan azaldutako pintaketa neonazietako batzuk. ERNAI
Durangoko azokan azaldutako pintaketa neonazietako batzuk. ERNAI
Maddi Iturriotz Alkorta
2025eko abenduaren 5a
12:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo goizean, Durangoko (Bizkaia) Azokaren bezperan, pintaketa neonaziak agertu ziren Landako gunearen inguruan. Zenbait eragilek —tartean azokaren antolakuntza, GKS eta Ernai— pintaketak salatu zituzten, eta segituan estali. Azokaren sare sozialetan dei egin zuten halako mezuen aurrean batzeko: «60 urtez izan gara hemen, eta ibilbide horri eutsiko diogu. Batu gaitezen euskal kulturaren eta aniztasunaren alde!».

Aste honetan euskal kulturaren epizentroa izango den gunearen inguruan, «14-88» [Zurien supremazismoaren lelo bat], «White pride» [Harrotasun zuria] eta halako mezuak irakur zitezkeen. GKSk, pintaketak salatu, eta biharko antolatuta duen mobilizaziorako deia egin du.

Durangoko Ernaik ere hirian agertutako pintaketak gaitzetsi ditu; mezu supremazistak tapatu, eta alboan antifaxistak idatzi dituzte: «Ekinez egina, Euskal Herria antifaxista».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.