Pintaketak egin dituzte Ahal Dugu-k Gasteizen duen egoitzan. Katalunia Espainia da, Nazkagarriak, Udal zabortegia eta antzeko lelo eta irainak idatzi dituzte egoitzaren atean eta kristaletan.
Ahal Dugu-k salatu egin du bere egoitzaren kontrako erasoa, eta esan du «justifikatu ezin daitezkeen intolerantzia ekintzak» direla pintaketak.
Ahal Dugu-ren iritziz, horrelako erasoek arreta desbideratzen dute «benetan garrantzia duten eztabaidetatik». «Ideiak frontismorik eta irainik gabe defendatu behar dira», erantsi dute.
Jorge Hinojal Ahal Dugu-k Gasteizko Udalean duen bozeramaileak sare sozialetan idatzi du erasoaz. Adierazi du ez dagoela «margo eta irain nahikorik» haiek kikiltzeko, eta «segundo bat ere» ez dutela galduko «euren ideiak indarrez inposatu nahi dituztenekin».
Pintaketak Ahal Dugu-ren egoitza batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu