Pintaketak egiteagatik epaituei sostengua emateko ekimena

2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Mugitu plataformakekimen bat hasi du AHTaren kontrako pintaketak egiteagatik epaitutako ekintzaileen alde. AHTaren kontrako pintaketak egin dituztela dioten pertsonen autoinkulpazioak biltzea da xedea, Nafarroako Probintzia Auzitegian aurkezteko. Maiatzaren 11 artean ariko dira agiriak biltzen. Zizurren (Nafarroa) pintaketak egitea egotzita Iruñean epaitu dituzten lagunak dituzte gogoan. Fiskalak, azken orduan, zigor eskaria arindu zuen; garbitze lanak ordaintzera eta sei egunean kontrolpean egotera. Aurretik espetxe zigorrak eskatu zituen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA