Pirinioetako autobiako lanak bisitatzen izan da Laura Alba

2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
A-21 edo Pirinioetako Autobideko lanak bisitatzen izan zen atzo Nafarroako Herri Lan eta Garraio kontseilari Laura Alba. Laugarren eta bosgarren zatiari dagozkion lanak ikusi zituen. Jakinarazi zuenez, laugarren zatian lanen %60 martxan dira, eta bosgarrenean %37. «Ahalegin handia egiten ari gara, eta oso pozik gaude lanek daramaten erritmoarekin». Guztira, 500 behargin ari dira bertan lanean. «Egungo krisi garaian oso garrantzitsua da hori».

Laugarren zatia Irunberriko loturan hasten da, eta 10,15 kilometro ditu. Irati ibaiaren gaineko zubibidea da bertan egin beharreko lan nagusia. Esan hasten da bosgarren zatia, eta 6,5 kilometro ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.