Juan Antonio Amilibia Ezeiza Katto, Andoaingo (Gipuzkoa) 46 urteko mendizalea hil da bart, Pirinioetan, 30 metrotik behera amilduta. 10:00 aldera izan zuen Guardia Zibilak Poset-Maladeta parkean (Benasque, Huesca) jazotako istripuaren berri. Mendizalea bakarrik zegoen ezbeharra gertatu zen unean, eta autopsiak jakinaraziko du heriotzaren zergatia.
MENDIA