EUSKAL HERRIA

Pirritx eta Porrotxen saiorik ez eskaintzeko eskatu dio Urkijok EITBri

"ETA erakunde terroristako presoak babesten dituzte", argudiatu du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak. Atzo, eskaera bera egin zuen Covitek.

/ Erkoreka eta Urkijo. M. R., ARP
2013ko irailaren 12a
21:14
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Maite Iturbe EiTBko zuzendariari eskatu dio irrati eta telebista kate publikoak ez dezala Pirritx eta Porrotx pailazoen saiorik eskaini, argudiatuta "ETA erakunde terroristako presoak" babesten dituztela.

Ohar baten bidez jakinarazi du eskaria Urkijok. Iñigo Lamarca EAEko arartekoari ere bidali dio eskearen kopia bat, "haurren eskubideen defentsan" auzian esku hartu behar duela uste badu. Izan ere, Urkijoren iritziz, "kalte konponezinak" eragin diezazkiekete pailazoek umeei; "Bikote horren mezuak errealitate partziala, desitxuratua eta zitala" irudikatzen duela uste du.

Eskari bera egin zuen atzo Covite elkarteak. Consuelo Ordoñez  elkarteko presidenteak adierazi zuen  pailazoek “beren irudia” erabiltzen dutela txikienak “posizio sektario eta lerratua” duten aldarrikapen politikoekin “intoxikatzeko”. Gaineratu zuen pailazo horiek ez dutela “oztoporik azaltzen umeen zaurgarritasunaz aprobetxatu eta ETA erakundea eta bere ingurua biktimatzat jotzeko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.