EUSKAL HERRIA
Pla eta Lorente aske uzteko agindu du berriz epaileak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak Fiskalak aurkeztutako helegitea atzera bota, eta bi euskal presoak aske uztea erabaki du gaur, Manuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketan ETAri informazioa eman ziotela baieztatzeko zantzurik ez dagoela argudiatuta.
Pla eta Lorente uztailaren 25ean ziren aske geratzekoak sei urteko espetxe zigorra osorik bete ondoren. Kaleratzearen aurretik, Fiskaltzak Manuel Jimenez Abaden hilketaren inguruko sumarioa berriro irekitzeko eskatu zuen. Jimenez Abadi buruzko informazioa biltzea egotzita, Pla, Lorente, Esteran eta Nerea Garaizarren (Frantzian preso) espetxeratzea eskatu zuen. Pedrazek kasua aztertu eta Pla, Lorente eta Esteran espetxean mantentzeko arrazorik ez zegoela ondorioztatu zuen, eta auzia artxibatu zuen. Fiskaltzak helegitea jarri zuen ondoren. Garzonek, Pedrazen oporraldia baliatuz, helegitea kontuan hartu eta Plak eta Lorentek kartzelan jarrai zezaten agindu zuen. Pedraz epailea itzulitakoan aske uzteko agindu zuen. Gaur berriro agindu du presoak kalean uztea, Fiskaltzaren helegitea atzera bota ondotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu