Atzo arratsaldean atera ziren Pla eta Lorente euskal presoak, Monterrosoko (Galizia) eta Teixeiroko (Galizia) espetxeetatik. Auzi berean inputatu zuen Ainara Esteran ere aske uzteko agindu zuen Pedraz epaileak baina beste auzi batengatik preso segitzen du.
Santiago Pedraz epaileak behin baino gehiagotan artxibatu du Manuel Jimenez Abad PPko senatariaren hilketa. Pedrazek berriro ireki zuen auzia Fiskaltzak Jimenez Abaden hilketarako informazioa biltzea egotzi zielako Pla, Lorente, Ainara Esteran eta Nerea Garaizarri. Baina auzia berriro artxibatzea erabaki zuen Pedrazek, Pla, Lorente eta Esteran espetxean mantentzeko arrazoirik ez zegoela ondorioztatuz, eta ustezko ETAko kideok bildutako datuak orokorrak zirela esanez.
Garzonek, ordea, Pedrazen oporraldia aprobetxatuz, Pla eta Lorente ez aske uztea erabaki zuen ihes egin zezaketela argudiatuz. Atzo, berriz, Garzonek zabaldutako diligentziak mantenduz, auzipetuen egoera pertsonala aldatzeko agindu zuen Pedraz epaileak, hots, aske geratzeko.
Presoak