Plaia eta igerilekuetako urek kalitate «oso ona» dutela dio Jaurlaritzak

Iaz bainurako diren 60 tokitan hartu zituzten laginak, eta kasuen %72tan kalitate bikaina edo ona izan zen

Erredakzioa
Donostia
2010eko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bainurako 41 toki daude, 36 kostan eta bost barnealdean, eta gehienetan uraren kalitatea «oso ona» dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak. Iaz, kalitatea neurtzeko, 60 tokitan hartu zituzten laginak, eta proben %5etan kalitate eskasa eman zuen urak. «%72tan kalitate bikaina edo ona zuen».

Igerilekuei dagokienez, erabilera kolektiboko 394 instalazio daude, eta %90ek osasun irizpideak betetzen dituzte.

Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko arduradunek jakinarazi dutenez, 2012an legea zorroztuko dute, eta uraren kalitatea kontrolatzeko araudi berria jarriko da indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.