Pragan elkartu dira mundu osoko 75 herrialdetako 2.500 astronomo eta bozketa bidez erabaki dute Plutoni planeta izaera ematea akats bat izan zela. 1930an erabaki zuten Pluton planeta izango zela, Clyde Tombaugh estatubatuarrak (1906-1997) aurkitu zuen urtean.
Aspaldiko eztabaida izan da astronomoen artean Pluton Eguzki Sistemako planeta izan beharko ote lukeen, batez ere bere tamaina txikiagatik eta bere ez ohiko orbitagatik. Hiru planeta multzo bereizi dituzte gaur biltzarrean. Lehenengo taldean zortzi planeta sartu dituzte: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Neptuno, Saturno eta Urano. Asteroideak daude bigarrenean eta Pluton eta iaz aurkitu zuten UB313 objektua hirugarren multzoan.
Astronomia
Pluton ez da planeta izango hemendik aurrera
Nazioarteko Batasun Astronomikoaren Biltzarrean, Pluton Eguzki Sistemako planeten zerrendatik kentzea erabaki dute, txikiegia delako. Ondorioz, Eguzki Sistemako planeten kopurua bederatzitik zortzira jaitsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu