Ohi bezala, Pobre de mi-rekin amaitu dira aurtengo sanferminak Iruñean. Jendetza bildu da gauerdian Udaletxe plazan, eta Yolanda Barcina alkateak eta hilaren 6an txupinazoa bota zuen zinegotziak -Maite Esporrin PSNkoak- eman diete bukaera festei.
"Gero eta gutxiago falta da ¡Viva San Fermin!, Gora San Fermin! esateko", esan du Barcinak udaletxeko bakoitik, eta 2010eko uztailaren 6an, San Fermin bezperan, plaza berean izateko hitzordua jarri du. Denek ere Pobre de mi kantatzeari ekin diote orduan.
Ondoren, txarangak jo eta jo segitu du.
Alkateak sanferminen balorazio ona egin du, jendea ibili dela azpimarratu du, giro ederra izan dela. Gogoan izan du Daniel Jimeno ostiraleko entzierroan hil zen gaztea.
Udaletxe plazatik gertu etxe batean sutea
Gauerdia baino pixka bat lehenago Udaletxe plazatik gertu, Descalzos karrikan, etxe batean sutea izan da, ikusgarria. Dena dela, udaltzainek jakinarazi dute ez dela zauriturik izan.
Iruñeko sanferminak
'Pobre de mi'-rekin bukatu dira sanferminak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu