Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Joseba Fernandez eta Mikel Karrera isotatuta daude pasa den ostiralaz geroztik. Poitierseko espetxean dauden euskal preso bakarrak dira, eta Fernandezek medikuaren asistentzia jaso dezan protesta egiteagatik itxi dituzte.
"Uztailaren 8an, patio ordua amaitu ondoren beraien paketeekin plantoa egin zuten, ez zirela ziegara joango esanez eta mitardera joango zirela gaineratuz. Patioko espetxezainekin lasai hitz egiten ari zirela beste espetxezain batzuk etorri ziren jarrera harroarekin eta biak esposatzeko lanetan hasi ziren", salatu du. Mikelek bien izenean esan zien ez esposatzeko, lasai joango zirela eta Mitardera. Baina espetxezainek bortxaz esposatu zituzten biak, bultzaka eta kolpeka lurrera bota zituztelarik".
Bidean Karrerak min gutxiago izateko eskuei praketan eutsi ziela gaineratu du AAMk, eta espetxezainek hori ikusita prakak jaitsi eta belaunetan zituela joanarazi zutela salatu du. Datozen egunetan Karrerak prokuradorearen aurrean salaketa jarriko duela aurreratu du AAMk.