Guardia zibil bat epaitu zuten atzo Arkaitz Agote presoari kolpeak eman eta mehatxu egitea egotzita. Gertaera 2009ko otsailean jazo zen, Agote Sevillako espetxetik Badajozera eraman zutenean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, guardia zibil horren aurka beste preso batek ere salaketa jarri zuen, baina ez zuen aurrera egin.
Era berean, Torturaren Aurkako Taldeak jakinarazi duenez, tortura salaketa bat dela medio, Xavier Sagardoi gazteak deklaratu zuen atzo Madrilgo Instrukzio epaitegian. 2008ko abuztuan atxilotu zuen Guardia Zibilak. Besteak beste 30-40 aldiz poltsa egin ziotela salatu zuen Sagardoik.
Polizia bat epaitu dute preso bat jotzeagatik
Arkaitz Agotek salatu duenez, lekualdatze batean kolpeak eman zizkioten eta mehatxatu egin zuten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu