POLIZIA OPERAZIOA. ATXILOKETAK
«Polizia muntaia» salatu dute Ordizian
Ordiziako hainbat herritarrek agerraldia eskaini zuten atzo, azken egunotan izandako atxiloketak «polizia muntaia» izan direla salatzeko. «Polizia indarrek eta Garzon epaileak ez dute inolako sinesgarritasunik gure herrian, are gutxiago inkomunikazioa eta tortura egoeratan lortutako deklarazioetan oinarritzen badira», adierazi zuen. Hala, «inkomunikazioa eta horrek ahalbidetutako tortura» salatu zituzten atzoko agerraldian. Halaber, atxilotutako lau ordiziarrekin (Ibon Urrestarazu, Alaitz Iturrioz, Xabier Balerdi eta Andoni Cobos) gertatu dea Udalaren ardura ere badela salatu zuten herritarrek, «beste alde batera begiratu» duela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu