emakumeen aurkako indarkeria

Polizia ustezko bi bortxatzaileren bila dabil Baiona aldean

Emakume batek salatu du bi gizonezkok bortxatu egin zutela larunbat goizean, Arena dantzalekutik irten ondotik.

2009ko urriaren 6a
17:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Polizia bi gizonezkoren bila dabil Baiona aldean, emakume bat bortxatu dutelakoan. Larunbat goizean izan zen ustezko bortxaketa. Emakumeak salatu duenez, Arena Baionako dantzalekutik irten zen bi gizonezko haiekin eta bortxatu egin zuten Errobi ibaiaren inguruan.

Poliziak ikerketarako laguntza eskatu die herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.