Askatasunak jakinarazi duenez, igandean 17 heldu eta 6 haur atxilotu zituzten. Haietako bat Espainiako Poliziak atxilotu zuen, eta beste guztiak Frantziako Poliziak. Espainiako Poliziak izandako jarreraren berririk ez du oraindik Askatasunak Guardia Zibilak atxilotu zuen Peio Alcantarilla oraindik inkomunikatuta baitute.
Frantziako Poliziak atxiloketen unean jarrera "bortitza" izan zuela salatu du Askatasunak. Haurrak eta gurasoak zeuden etxeetan oso modu "bortitzean" sartu zirela salatu dute. Jakinarazi dutenez ,16 urteko gazte bat eskuburdinekin eta burua estatila izan zuten ordu erdiz.
Ondo pentsatutako momentua
Askatasunaren iritzian, Espainiako eta Frantziako Justiziak ondo pentsatu eta gero hartu zuten polizia operazioa igandean egiteko erabakia. Ezker abertzalea "gatazkaren konponbiderako" "indarrak biderkatzen" ari dela esan du Askatasunak, eta ahalegin hori "moztu" eta eztabaida "desbideratzeko" asmotan egin dute operazioa orain, Askatasunaren iritzian.
ETArekin amaitzeko bidea ez dela poliziala azpimarratu dute, eta hori baieztatzeko atzera begiratu besterik ez dagoela gaineratu.
Mobilizazioak
Atxiloketak salatzeko mobilizatzeko deia egin du Askatasunak. Datorren larunbatean, manifestazioa egingo dute 17:30ean Hendaian. Bihar, berriz, Euskal Herri osoan egingo dira mobilizazioak.
Atxiloketak