drogak

Poliziak Bilboko taberna bat itxi du, heroina saltzen zutela egotzita

Basurtu auzoko ostatu bat da.

2012ko azaroaren 12a
13:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Udaltzaingoak Basurtu auzoko taberna bat itxi zuen ostegunean, heroina saltzen zutela egotzita. Hiru lagun atzeman eta heroinaren bi pakete aurkitu zituzten, merkatuan 60.000 euroko baliokoak.

Bizilagunek ostatuaren funtzionamenduaz kexa aurkeztu ondoren ekin zion Udaltzaingoak ikerketari. Tabernako arduradunaren izena beste auzi batzuetan agertua zen lehendik, eta atxilotuta ere izana da.

Udaltzainek tabernaren inguruan zaintza operazio bat abian jarri, eta ikusi zuten apenas zuela bezerorik. Oso ordu gutxian izaten zen zabalik, eta droga trafikatzaile ezagun batzuk joaten ziren.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.