Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, pasa den astean Frantziatik estraditatu zuten Joseba Esparza euskal presoari Espainiako Poliziak elkarlanean aritzeko aukera eskaini zion, Iruñean espetxeratzearen truke. Polizia etxean bi orduz eduki ondoren, eskaintzari ezetz esan eta Iruñean daukate preso oraingoz Esparza.
AAMk "euskal preso politikoen aurkako xantaia eta kolaborazio eskaera berri hau" salatu du, eta gehitu du "euskal preso politikoak helburu politikoen arabera erabiliak" direla Espainiako Gobernuaren aldetik. Gogorarazi du "euskal presoen kolektiboa uzten duten presoak edo haiek kolaboratzen dutenak saritu" egiten dituztela "baimen bereziekin, zigorra etxetik gertu duten espetxean betez, eta hilabete batzuen buruan kalean egoteko aukera emanez".
poliTIKA