HEZKUNTZA

Poliziaren jazarpena salatu dute Ikasle Abertzaleek

Gogorarazi dute LOMCEren kontrako protestetan 26 lagun atxilotu eta 250 identifikatu dituztela eta berrogeiri isunak ezarri dizkietela.

Ikasle Abertzaleek Iruñean eginiko agerraldia. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 23a
11:05
Entzun

Ez dute uste ikasleen aurkako jazarpena "ezer berria" denik, baina iragan ikasturteaz geroztik euren egoera "bortizki" azaleratu dela salatu dute. Martxoaren 27an egin zuten greba LOMCEren kontrako protesta nagusi gisa, eta 26 lagun atxilotu zituzten horren harira. Maiatzaren 30ean berriz jo zuten mobilizaziora, greba eguneko atxiloketak salatzeko, eta berrogei laguni isunak jarri zizkieten maiatzeko protestaren ondorioz.

Ohartarazi dute ikastetxeetan Poliziaren presentzia "neurrigabea" izan dela eta zenbait ikaslek jarraipenak jasan dituztela. Polizia etxeetan emandako tratua ere kritikatu dute.

Hala ere, "LOMCE bezalako lege arrotzen aurrean" ez direla "makurtuko" ohartarazi dute,"edozein bide zilegi" dela erantsita: "Gure alternatiba den Euskal Eskola Nazionala eraikitze bidean jardungo dugu, honako hau lortu arte".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.