Guardia Zibilak Portugaleteko 49 urteko mendizale bat erreskatatu zuen atzo arratsaldean Ramales de la Victorian (Kantabria, Espainia), onik. Kantabriako Gobernuko bi basozainek eta hango bizilagun batek ere hartu zuten parte erreskatean.
Ibilaldi bat egiten ari zela galdu egin zen mendizalea, eta larrialdi zerbitzuetako kideek 19:00ak aldera jaso zuten abisua. Guardia zibilek harekin telefono bidez hartu-emanean jartzea lortu zuten, eta honek gutxi gorabehera non zen esaten zien. Ordu erdira aurkitu zuten. Ramales de la Victoriako osasun zentroan artatu ostean, senda agiria eman zioten.
Mendizalea gizonezkoa da, eta adierazi du inguru hura ezagutzen duela, lehen ere han ibilaldiak egindakoa dela, baina atzo ohartzerako ilundu egin zitzaiola eta horregatik galdu zela.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                gizartea
                        
            
        Portugaleteko mendizale bat erreskatatu dute Espainian
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            