Positiboen ehunekoa %2,4 da Hego Euskal Herrian

Beste 245 positibo erregistratu dituzte 10.201 proba diagnostikotan.

Emakume bat Azpeitiko (Gipuzkoa) kaleetan zehar ibiltzen. JON URBE/ FOKU
edurne begiristain
2021eko ekainaren 8a
12:52
Entzun

Arintzea erakusten dute transmisioari buruzko datuek. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 10.201 proba egin zituzten atzo: 245 kasu atzeman zituzten, eta, beraz, %2,4 izan zen positiboen ehunekoa. Hain zuzen, adierazlea OME Osasunaren Munduko Erakundeak gehienezko mugarritzat ezarria duen langaren oso azpitik dago: erakundeak %5ean du zehaztua muga.

Hego Euskal Herriko lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian detektatu da positibo gehien: 107 izan dira. Gipuzkoan, berriz, 70 positibo zenbatu dituzte; Nafarroan, 44 atzeman dira, eta Araban, 21.

Ospitaleei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 32 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik Osakidetzaren menpeko ospitaleetan, eta 84 lagun daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.