Kale erasoa

Postetxearen bulegoei eraso egin diete bart Atarrabian

Ezezagun batzuek 'molotov koktel'-ak bota dizkiete eta eraikina belztuta geratu da. Maiatzean ere kale erasoa egin zuten han.

2007ko urriaren 25a
11:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezezagun batzuek molotov koktel-ak bota dizkiete bart Atarrabiako (Nafarroa) postetxearen bulegoei, Landazabal industrialdean, Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak jakinarazi duenez, eta erasoaren ondoren eraikina belztuta geratu da eta lehen solairuko beira bat apurtuta.

Gobernuaren Ordezkaritzak gaitzetsi egin du ekintza, eta elkartasuna adierazi die postetxeko langileei.

Joan den maiatzean ere kale erasoa egin zuten Atarrabiako postetxearen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.