txirrindularitza

Pozzatto irabazle Giroan

2010eko maiatzaren 20a
18:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Filippo Pozzattok irabazi du gaur 93. Italiako Giroko 12. etapa -Citta Sant'Angelo-Porto Recanati, 206 kilometro-. Bigarren Thomas Voeckler izan da eta hirugarren Jerome Pineau. Azken kilometroetan sortu den taldetxoa esprintean iritsi da, pelotoia atzetik izan dutela. Hamar segundoko aldea izan da talde txikiaren eta nagusiaren artean.

Richie Portek segitzen du lider. David Arroyo dago bigarren, 1.42ra.

Bihar korrituko dute 13. etapa: Porto Recanati-Cesenatico (223 kilometro). Bigarren mailako bi mendate izango dituzte.

Hilaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.