ETA-ren adierazpena. Erreakzioak

PP, PSOE zaintzen

Raxoik "politika antiterrorista" ez aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. "Beraz, ez da terroristekin negoziatu behar, estatuko segurtasun indarrak babestu behar dira, nazioarteko lankidetza izanda egin behar da lan, eta ETAri edo bere ingurukoei ez zaie utzi behar hauteskundeetara aurkezten". Basagoitik ere bozak izan ditu hizpide.

2010eko irailaren 6a
17:05
Entzun
Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak (PSE-EE) eta Espainiako Gobernuak (PSOE) hitz eman duten ez dutela "ETAren kontrako borroka" aldatuko, PPk alderdi sozialista gertutik zainduko duela azpimarratu du. Mariano Raxoi Espainiako PPko presidenteak eta Kongresuko oposizioko buruzagi nagusiak gobernuari eskatu dio "politika antiterrorista" ez aldatzeko, eta hala segitzen duen bitartean PPren "erabateko babesa" izango duela. "Beraz, ez da terroristekin negoziatu behar, estatuko segurtasun indarrak babestu behar dira, nazioarteko lankidetza izanda egin behar da lan, eta ETAri edo bere ingurukoei ez zaie utzi behar hauteskundeetara aurkezten".

Raxoik dio ETAk atzo jakinaraziko bideoak ez duela "batere balio" eta ez duela "ezer" aldatuko. "Axola zaigun bakarra ETAren desagerpena da eta terrorismoa bukatu dela esatea". ETAk atzo zioen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela.

Maria Dolores de Cospedal Espainiako PPko idazkari nagusiak ere bozak izan ditu hizpide. "Hauteskundeak hurreratzen diren aldiro antzeko adierazpenak egiten ditu ETAk. Erne egon beharra dago berau ordezkatuko luketen hautagairik ez egoteko bozetan".

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak ere antzeko mezua. "PSOEk ezker abertzaleari hauteskundeetan egoten uzten badio, PSEk PPrekin daukan akordioa hautsiko du eta bere gain hartu beharko ditu ondorioak. Hauteskunde su-etena da ETAren hau, udal eta foru bozetan parte hartuz berriro erakundeetan egoteko, eta dirua eta bozeramaileak edukitzeko. Dena dela, alderdi sozialistako arduradunek orain arte esandakoa ona da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.