PPk Arabako Foru Aldundian agintea lortzea eragotzi nahi du Aralarrek

PSE-EEk eta PPk euren akordioa diputaziora zabalduz gero Aralarrek «aurre egingo» diela esan du Iñaki Aldekoak

Erredakzioa
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Iñaki Aldekoak adierazi duenez, PPk ez du Arabako Foru Aldundiko agintea lortuko, «Aralarren esku baldin badago behinik behin». PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritzan duten hitzarmena Arabako erakundeetara ere zabaldu nahi dutela uste du Aldekoak; eta hala gertatuz gero Aralarrek «unionistei aurre egingo» diela nabarmendu du. Arabako Biltzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu zituen atzo alderdi horrek. Hain zuzen, Gasteizko kuadrillako hautagaia izango da Aldekoa; Aiarakoa Andoni Estefania; eta Lurralde Jareetakoa Gorka Iriondo. Gasteizen eginiko ekitaldian, Aralarreko antolaketa idazkari Rebeka Uberak salatu zuen «politika sozial berbera» egiten dutela jeltzaleek eta sozialistek nork bere erakundeetan. «Elkarri lagundu egiten diote Gasteizen eta Madrilen, zerga politikan, pentsio eta lan erreforman, baita hitzarmen kolektiboaren erreforman ere». Aitzitik, Arabako Batzar Nagusietan zein beste erakundeetan Aralarrek ezkerreko ikuspegitik lan egingo duela ziurtatu zuen Uberak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.