PPren ildotik bereizi eta Espainiako Estatuko aurrekontuen bozketan UPN abstenitu egingo dela-eta, PPk "gogoeta egiteko garaia" dela zioen larunbatean, eta gaur zuzendaritza nagusiak erabaki hura aztertuko du, Madrilen egingo duen bileran. UPNk ostiralean hartu zuen erabakia, eta PPk aurretik iragarri zuen, alderdi hark abstentzioaren alde eginez gero, bien harremana bukatu egingo dela. 1991tik dute ituna.
Hilaren 23an izango da Espainiako aurrekontuak bozkatzeko bilkura, eta PPk aurreratu du ez duela ordura arte erabakirik hartuko balizko hausturaz. UPNk bi diputatu ditu Espainiako Kongresuan -Santiago Cervera eta Carlos Salvador-. Cervera ostiralean UPNren kontseilu politikoaren batzarrean abstenitu egin zen. Salvadorrek iragarri du UPNren agindua bete egingo duela.
Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak PPri "egoera ulertzeko" eskatu dio gaur, eta itunarekin segitzeko, "oso emaitza onak eman dizkiolako Nafarroako erkidegoari, Espainiari, UPNri eta PPri".
PPk asteburuan esan du erabakia errespetatzen duela eta "erantzukizunez" jasotzen duela. Nabarmendu du "Nafarroan PPk izan duen etxea eta ahotsa" izan dela UPN. 1991tik PPk itunaren "izpiritu eta letra" errespetatu duela goraipatu du. Orain, ordea, UPNren erabakiaren inguruan "erlazio horren etorkizunari buruz gogoeta egiteko garaia" dela iritzi dio.
Politika
PPk gaur aztertuko du UPNren erabakia, baina hilaren 23ko bozketaren zain egongo da
Espainiako Estatuko aurrekontuen bozketan UPN abstenitu egingo dela-eta krisia sortu da bi alderdien artean. Alberto Catalanek PPri itunarekin segitzeko eskatu dio, "oso emaitza onak eman dizkiolako Nafarroako erkidegoari, Espainiari, UPNri eta PPri".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu